Bilbon jaio zen 1980an, eta bertan bizi da senarra eta alabarekin.
Gasteizko Arte Eskolako Diseinu Grafikoko goi-mailako teknikari titulua du, eta 15 urte baino gehiago eman ditu diseinatzaile graf...ver maisBilbon jaio zen 1980an, eta bertan bizi da senarra eta alabarekin.
Gasteizko Arte Eskolako Diseinu Grafikoko goi-mailako teknikari titulua du, eta 15 urte baino gehiago eman ditu diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile lanetan.
Bere irudiak nazioartean argitaratu dira publizitatearen sektorean, aldizkari, katalogo, kartel eta abarretan.
Artearekiko grina du, eta marrazki-estudioekin eta pintura tradizional eta digitaleko teknikekin murgiltzen da mundu horretan.
Oso pertsona aktiboa da eta hainbat arlotan ibiltzen da, hala nola argazkilaritzan, ehun-diseinuan eta bitxigintzan.
Ilustratzaile gisa egin duen lana hainbat kultur etxetan jarri izan da ikusgai, eta Euskal Irudigileak (APIE-EIEP) ilustratzaileen taldeko kide da.
Orain bere bi grina handiak, idazkera eta ilustrazio fantastikoa, elkartu ditu berak idatzi eta ilustratutako lehen ipuinean, euskaraz zein gaztelaniaz eman duena argitara.ver menos